máquinas de café


Ahalmen desgaitasuna duten pertsonei eta, bereziki, Gipuzkoan adimen-desgaitauna dutenei behar bezala egokitutako lan-aukera egonkorrak sortzen eta kudeatzen ditu GUREAK euskal enpresa-taldeak. GUREAK talde sendo eta dibertsifikatua da, merkatu zorrotzetan lan egitean duena eta inguru profesional eta lehiakorrean lanerako inklusioa eskaintzen duena.

Dibisio ezberdinen artean, industriala da enpresaren motorra izaten jarraitzen duen taldea. Ingeniaritza eta I+G (ikerketa eta garapen) arloan egindako apustuak, bezero garrantzitsu askorekin kolaboratzea eta elkarlanean aritzea eskaintzen du, baita balio erantsiko teknologia anitzen parte hartzea ahalbidetu ere.

Bestalde, GUREAK Industrial teknologia anitzeko hornitzaile gisa posizionatuta dago sektore eolikoan, igogailuetan, ekipo elektrikoetan edota Smart home eta led lighting bezalako sektoreetan, eta posizionamendua indartu egin da sektore horietako multinazionalen jarduera igotzearekin batera.