GUREAK INDUSTRIAL
DUZU ZURE PARTNER
MULTITEKNOLOGIKOA
Piezak industrializatzen eta injektatzen espezialistak gara, exijentzia tekniko, funtzional eta estetiko handiko injekzio termoplastikoen bidez. Gainera, irtenbide osotuak eskaintzeko gaitasuna dugu, zeu ere lehiakorragoa izan zaitezen. Hala, injekzioaren teknologiari elektronika, sekzio txikiko zein handiko kable prozesatzea, eta ondorengo muntaketa lan osotua gehitu dizkiogu, amaierako multzoa hornitzaile bakarraren eskutik jaso dezazun.

Proiektuen garapenean ibilbide luzea egindakoak gara
Plastikoaren injekzioan oinarritutako 3500 m2-ko planta bat dugu. Bertan, 6 lan zelulatan banatutako 32 injekzio makina daude.
Hainbat prentsa mota ditugu: 8 tonako itxiera indarra dutenetatik hasi (mikroinjekzio zelulan), eta 480 tonara artekoak (injekzio makina handienean). Injekzio horizontal arrunta zein bertikala egiten dugu, gainmoldekatzerako.
Gure prozesuetan, ikuspegi artifizialeko kontrolak egiten ditugu, ezaugarri berezien kontrol elektrikorako bankuak dauzkagu, eta prozesuaren edo piezaren neurrira egindako bestelako irtenbide batzuk proposatzen ditugu.

Era berean, gure zerbitzu instalazioen bitartez, gure bezeroekin eta GUREAKeko eremu funtzionalekin elkarreraginean jardun dezakegu, sinergia guztiei etekina atera, eta gure zerbitzua optimizatzeko. Gure helburua beti izaten da automobilgintzaren, etxetresna elektrikoen eta erosotasun zein etxearen industria adarretan beharrezkoak diren piezen eskaerei erantzutean ahalik eta irtenbiderik onena ematea; tartean, tresnen, automatizazio sistemen eta moldeen diseinua eta fabrikazioa eskaintzen dugu.
Materialei hezetasuna kentzeko eta elikadura automatikorako punta-puntako sistema bat dugu, makina tridimentsional automatikoa duen laborategi metrologiko eta guzti. Era berean, gehien kontsumitzen diren lehengaiak silotan biltegiratzeko aukera ere badugu.
Gure plantan amaitutako produktuen kaxak husteko sistema berri automatizatu bat daukagu. Horri esker, igarotzeak eta garraioak murrizten dira, eta, hala, plantako espazioa eta kudeaketa optimizatzen dira.

3Dko planoak edo piezak abiaburu hartu, eta moldeak gauzatzen ditugu, eta euren ekoizpena gainbegiratzeaz gainera, lehenengo probak, laginak, dimentsio txostenak eta EPZO onarpen prozesu osotuak ere egiten ditugu, gure bezeroen lankidetzarekin. Piezak diseinatzen ditugu edo bezeroekin lankidetzan jarduten dugu diseinu lanetan; betiere, gure bezeroen premien arabera. Hala, gure ezagutza eskaintzen dugu hainbat teknologiatarako eta gerora egindako muntaketa eta funtzionaltasun prozesuetarako.
GUREAKen pertsonen aldeko apustu irmoa egiten dugu; horregatik, gure estrategia plastikoaren injekzioa optimizatzeari begira dago, beste teknologia edo/eta muntaketa lan bat baliatuz esleitutako proiektu orokorren hazkundea lortzeko. Era berean, erakunde guztiaren kualifikazio plan batean buru-belarri murgilduta gabiltza. Helburua da arlo guztietan lantaldeak osatzea (bereziki, ekoizpenean), erabakiak hartzeko modua lan zelulen kudeaketaren eta taldeko lanaren ikuspegian oinarritzeko.