Elektronikoa

1990. urteaz gero, GUREAK INDUSTRIAL enpresak zirkuitu elektronikoen ekoizpena txertatu du bere eskaintza multiteknologikoaren baitan. Azken urteotan, oso jauzi kuantitatibo eta kualitatibo handia eman dugu. Hala, gaur egun, punta-puntako ekipamendua dugu, elektronikara bideratutako 6.000 m2 baino gehiago, Gipuzkoako eta Jaengo instalazioetan banatuta.

Cableado

EKOIZPEN ETA BILTEGIRATZE BALIABIDEAK

  • SMD ekoizpenerako 3 linea
  • THT muntaketarako 5 linea
  • Uhin Rohs N2dun (eta ez Rohs) bidezko soldatze lanetarako 4 linea
  • Soldatze lan hautakorra
  • Milling bidez panelak kentzea, V-cut eta pneumatikoa
  • Laser bidez markatzea
  • Bernizatzea
  • Potina ematea
  • 4 biltegi bertikal automatiko
  • Eta, gainera, moduluak muntatzeko 8 linea (PCBAk + aluminiozko erradiadoreak, PCBAk + inguratzaile plastikoak, PCBAk + kableak…)
Automoción

KONTROLERAKO ETA TEST BIDEZKO AZTERKETAK EGITEKO BALIABIDEAK

  • SPI 3D (Solder Paste Inspection)
  • AOI 2D y 3D (Automated Optical Inspection)
  • ICT ( In Circuit Testing)
  • FCT (Functional Circuit Test)
  • X izpiak
ISO 9001, ISO TS 16949, ISO 14001 eta IPC A 610 ziurtagiriak ditugu
Electrónica

Era guztietako osagaiak muntatzen ditugu (QFN, BGA, Fine pitch, 0201…) hainbat PCBAren gainean (zurruna, malgua, aluminioa…), produktuaren zein prozesuaren erabateko trazabilitatearekin.

Nabarmentzekoa da eskarmentu handia dugula leden eta horien binen kudeaketan. Horregatik, prozedura espezifikoak erabiltzen ditugu horiek biltegiratzeko, ekoizteko eta egiaztatzeko eta, hala, guztiak nahastea galarazteko.

Erosketen kudeaketaren arloan dugun eskarmentuak ere abantaila ematen digu material alternatiboen bilaketan, eta, hala, produktua zein kostuak optimizatzen ditugu.

Gaztetasuna eta elektronikaren arloko eskarmentu handia dira, hain zuzen, gure lantaldearen ezaugarri bereziak. Gainera, motibazio handia duen lantaldea da, eta hori oso baliagarria da etengabeko hobekuntza arrakastaz lortzeko, eta une oro aurre egin beharrekoak diren erronkei aurre egiteko.
Electrónica

Gure bezeroak hainbat jarduera sektoretakoak dira; bereziki, hauetakoak: etxea, goratzea, telemedikuntza eta automobilgintza. Malgu jokatzen dugu euren premietara egokitu behar dugunean, eta produktu bakoitzaren ekoizpenean, laguntza eta aholkularitza eskaintzen diegu etengabe.

Bezeroek eurek egiten diete ikuskaritza lana gure kudeaketa eta ekoizpen elektronikoko prozesuei, euren eskakizunak betetzen direla ziurtatzeko. Exijentzia maila handia izaten dute, gainera. Ikuskaritza lan horietan lortutako emaitzak eta gure kalitateari eta zerbitzuari etengabe egiten zaizkion ebaluazioak ditugu gure lanaren berme nagusi.