Muntaketa lineak

Muntaketa lineak

GUREAK INDUSTRIAL enpresak merkatuko sektorerik zorrotzenentzako azpimultzoen muntaketan erakutsi izan duen espezializazioa, ezagutza eta eskarmentua dela tarteko, gure enpresa ezinbesteko hornitzailea da gure bezero gehienentzat. Osagai plastikoen injekzioa, zirkuitu elektronikoen mihiztadurak, hainbat sekziotako kable elektrikoen prozesatzea eta prentsaketa, multzo multiteknologikoen gauzatzea eta pareko teknologiak menperatzeagatik, bai eta logistika eta erosketen kudeaketa egokia egiteagatik ere, hornitzaile osotu egokitzat jotzen dute gure enpresa.

Azpimultzoak muntatzeko dugun gaitasuna beste teknologia bereki batzuen erabilerarekin uztartzen dugunez, gai gara IRTENBIDE OSOTU MULTITEKNOLOGIKOAK eskaintzeko.
Montaje y Ensamblaje

GUREAK INDUSTRIAL enpresaren indarguneetako bat

GUREAK INDUSTRIAL enpresaren indarguneetako bat da, hain zuzen, muntatze lineak diseinatzeko duen gaitasuna, baliabide automatikoak eta pertsonen gaitasunetara egokitutako prozesuak baliatuz eta uztartuz.

Aipatutako guztiagatik, egiazko BEST COST COMPANY (BCC) izateko dugun bokazioari esker, gure bezeroen lehiakortasunean eta, horren ondorioz, euren helburuen lorpenean modu aktiboan parte hartzeko gai den partner gisa aurkez gaitezke merkatuan.
Eta dagoeneko egiaztatuta dute hori hainbat sektoretan lider diren enpresek: AUTOMOBILGINTZA, EOLIKOA, GORATZEA, INDUSTRIALA...